Txori-habietan txoriak eta txoritxoak!

Urtarrilean Gasteizko Gurasolagunok txori-habien tailerra burutu genuen  Txepetxa Elkartearekin elkar-lanean.

30 bat lagunon artean 11 txori-habi eraiki eta Subijana-Arabako Dehesa deituriko basoan jarri genituen. Hilabete batzuen ostean Txepetxako lagunak txori-habien egoera aztertzera joan eta...

Txori andana topatu dute bertan!!
Kumaldiaren arrakasta handia izan da, guztira 58 txita eta 18 arrautz topatu dituzte!
Bi txori-mota dira txori-habien bizilagunak.  Kaskabeltz Handiek (Parus major) lau txori-habi okupatu dituzte eta  Amilotx urdinek (Cyanistes Caeruleus) hiru.  Ikusi ikusi! 

 










GOZATU!!



Arrakasta ikusita datorren urtean errepikatu beharko dugu ezta?? ZORIONAK!!