Datorren ostegunerako, maiatzak 12, iragarrita genuen poteo-ibilitaria atzeratuko dugu. Izan ere egun horretan mintzalagun batek antolatutako "Bertso Gourmetak" saiora hurbiltzeko gonbitea egin nahi dizuegu.
Proposamena beraz Gorbea kalean poteoa egitea da, ostean, Rubio Bodegara hurbiltzeko "Bertso-Gourmetak" saioaz gozatzeko.

GORBEA kalean POTEOA & BERTSO GOURMETAK
Noiz? Maiatzak 12, osteguna, 19.30ean
Non? VERDI tabernan (Gorbea, 9) hasiko gara
* 21.30ean "Bertso Gourmetak" saioa ikusteko Bodega Rubiora (Julian de Apraiz kalea, 2) hurbilduko gara.
Bertsolariak: Asier Otamendi eta Felipe Zelaieta.
Hurrengo poteo ibiltaria ZABALGANAn izango da, hitza ematen dizuegu!!