Haur literatura tailerra Montehermoson

Montehermoso Kulturuneak haur literaturako tailerrean izena emateko epea zabaldu du. 
Irakurketara animatzeko tailer hauek txikienei zuzenduta daude (5-8 urte bitartean). Marrazkiak eta testua duten liburuekin ohitu eta haiek ezagutu ahal izango dituzte. Irudiak irakurtzen eta istorioez gozatzen ikasiko dute. 

Ekainaren 1, 2, 8 eta 9an burutuko da arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Doakoa da.

HAUR LITERATURA TAILERRA:

Noiz? Ekainak 1, 2, 8 eta 9. Arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara
Zuzendaria: Mikel Ayerbe (EHUko Filologia fakultateko Euskal literatura irakaslea. Euskasi Sarietan izan da epaile haur eta gazte literatura ataletan)
Izena emateko: 945 161 830 edo 945 161 859