Euskal Herriko Mintza Eguna Elizondon!

Badator Euskal Herriko Mintza Eguna! Ekainaren 4an ospatuko da Elizondon, Baztanen. Egun osoko plana izango da, mintza-bazkaria tarteko eta jada izena emateko epea zabaldu da. Arin beraz!!


EUSKAL HERRIKO MINTZA EGUNA:


Noiz? Ekainak 4, larunbata 
Non? Elizondo, Baztan, Nafarroa


Egitaraua: 
11:00. Harrera Elizondoko Merkatu Plazan
12:00. Ibilbidea Elizondon barna Pello Iriarte historialariak lagundurik
13:00.  Mintza bermuta Elizondoko  tabernetan. Fanfarreak girotua
14:30. Mintza-bazkaria Merkatu plazan 
Bazkal ostean: Sari banaketa eta euskal erromeria Mikel Salaberri orkestra gizonak gidatuta


  • Mintza- bazkaria: 
    • Menua: Paella, Oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea eta kafea 
    • Prezioa: 20 euro
    • Izena-emateko: Euskadiko Kutxako 3035 0080 90 0800061384 kontu korrontean 20 euroko ordainketa egin  zuen izen-abizenak zehaztuz maiatzaren 25a  baino lehen. Ordainketa egin duzuenean bidali mezu bat ohiko helbideetara (mintzalaguna@geugasteiz.com/ gurasolagunagasteiz@gmail.com/ geuelkartea@grn.es)
    • Adi! Ez ditugu kontuan hartuko ordainketa egiten ez dutenen izenak eta behin dirua sartuta ez da itzulketarik egingo.
  • Autobusa:
    • Gasteiztik (Europa Biltzar Jauregitik) irteera: Goizeko 8.30ean
    • Elizondotik irteera: Arratsaldeko 19.30ean
    • Prezioa: 12€, egunean bertan ordainduko da
Elizondo zain dugu!