Arabako Hitza astebururo zure kioskoan doan!


BERRIA taldeak Gasteizen euskarazko prentsaren irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen berri bat abiarazi du GEU elkartearen laguntzarekin. 
Hurrengo bi hilabeetan (ekainaren 24ra bitartean) Arabako HITZA zuk aukeratutako kioskora eramango dizute astebururo,  doan. Asteburuan zehar ondoen datorkizun egunean jaso ahal izango duzu zure izenean egongo den alea.

Arabako HITZA astebururo kioskoan!!

Izena emateko azken eguna: Maiatzak 12, osteguna
Nola? 943304345 telefonora deituz edo herrialdekoa@hitza.info helbidera idatziz (adierazi izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa).

Informazio gehiago: Hemen