Aurtengo Udako Ikastaroetan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Udako Ikastaroek aukera paregabea ematen dute euskara praktikatzeko, norbere gustuko edo interesekoa den ikastaro bat jarraitzeaz gain, giro euskaldun batean bizitzeko aukera ematen baitu, ez soilik ikasgelaren barnean (ikastaroak euskara hutsean dira), baita hamaiketakoaren orduan, zein izena ematerakoan eta idazkaritzarekin hartu emanean.
Aurten, mintzalagunek %25eko deskontua izango dute ikastaroetan izena ematerakoan.
"Murgildu" lelopean ikastaro eskaintza zabala prestatu da. Ondorengo leku eta datetan egingo dira:
- Eibarko ikastaroak: Ekainaren 27tik uztailaren 1era eta uztailaren 11tik 15era
- Baionako ikastaroak: Uztailaren 4tik 6ra
- Iruñeko ikastaroak: Uztailaren 18tik 20ra.
Argi ibili, taldeak txikiak izanik azkar osatzen baitira!!
- Matrikulazioa: Maiatzaren 9tik ekainaren 19ra.
- Izena emateko: Hemen
Informazio gehiago: Udako Euskal Unibertsitatea Ikastaroen arduraduna: Irati Iciar. 943 82 14 26 - i.iciar@ueu.org