Betiko irudiaz aspertuta??
Ez al duzue uste lau urteren ostean Gasteizko Mintzalagunok logo fresko, bizi eta berritzaileagoa merezi dugula?
Noski baietz!
Noski baietz!
Irudi eta mezurik politena lortzeko zuen irudimenaren ezinbesteko beharra dugu! Beraz...
Gasteizko Mintzalagunaren logo lehiaketa abian!
- Lehiaketaren oinarriak: Irudi/mezu bat pentsatu eta irudikatu, beti ere Gasteizko Mintzalagunaren ingurukoa.
- Euskarriak: Euskarri digitalean ( PDF edo JPG formatua) edo paperean
- Logoa aurkezteko epea: Maiatzaren 2tik ekainaren 24ra bitartean
- Nola helarazi?
- E-postaz: mintzalaguna@geugasteiz.com edo gurasolaguna@gmail.com
- Posta arruntaz edo eskura: Mintzalagunaren bulegoa: Pedro Asua kalea, 2-3 - 3ยบ solairua, Apaiztegi zaharra (ordutegia 09:00-14:00)
- Irudiarekin batera zure izen-abizenak, telefonoa eta e-posta zehaztu
Logorik onenarentzat sari berezia egongo da!
Gainera... Logoarekin jairik jai harrotasunez jantzita eramateko kamiseta dotorea egingo dugu!
Animatu! Jakin badakigu eta gure artean artista andana dagoela!
