KORRIKA Gasteizen!


Korrika ostegunean, apirilaren 14an, helduko da Gasteizera. 17:40ean sartuko da Gamarratik.
GEU elkarteak     eta Gasteizko mintzalagunok kilometroa badugu. Espiritu Santuaren parrokian (Florida kalea - 94) hasiko da 19:53ean.


Hor egongo gara beraz zapatila erosoekin korrika egiteko prest!
Gure kilometroan pankarta dotore bat eramatea polita litzatekeela uste dugu, elkarrekin egingo dugu?



Pankarta egiteko hitzordua:

Noiz? Apirilak 13, asteazkena, 18:30ean
Non? Amaia zentroan (Benito Perez Galdós plazan)

Zenbat eta buru gehiago orduan eta pankarta politagoa egingo dugu! Askatu zuen irudimena!
GEU & Mintzalagunen kilometroa:

Gure kilometroa: Espiritu Santuaren parrokian  hasiko da 19:53ean
Elkartaratzea: 19:40ean ESPIRITU SANTUAREN PARROKIAN (Florida kalea - 94) 
Mapa

Korrikak Gasteizen egingo duen ibilbidea:
Ibilbidean bidegurutzeak mozteko bizikleteroak behar dira:
Noiz? Apirilaren 14ean 17:30-22:30 tartean ahal duzunean
Animatzen bazara: Deitu 945 21 75 08ra


Korrika txikia-Apirilak 12:
Noiz? Apirilaren 12an, asteartea, 14:50ean

Non? Armentia ikastolatik abiatuko da eta 17ak aldera plaza berrian bukatuko da. 
Ibilbidea: Hemen


Korrika apirilaren 17an Donostian bukatuko da. AEK-ak autobusak antolatu ditu joateko. 

Korrika amaiera- Apirilak 17: 
Non? Donostian
Autobusen irteera: Apirilak 17, igandea, goizeko 10etan Iparralde gizarte etxetik
Buelta: 21etan Donostiatik
Txartelak: Aranba tabernan eta Gasteizko AEK-ko euskaltegietan eskura daitezke 10 euroren truke

Korrikak herriz herri egingo duen  ibilbidea  ezagutu nahi baduzue egin klik!
Informazio +: Korrikaren web gunea


TIPI-TAPA-TIPI-TAPA KORRIKA!!!!