Ikasturteari behar bezalako hasiera emateko aurkezpen ekitaldia ospatu genuen azaroaren 4an Goiuri jauregian. Bertan Manex Agirre eta Asier Otamendi bertsolariak mintzalagunaren inguruan aritu ziren bertsotan eta ostean mintzalagun talde batek bertso-esketz ederra eskaini zigun. 150 lagunetik gora giro ederraz gozatu genuen!