Datorren igandean, maiatzaren 8an Herri Urratsa ospatuko da Senpereko aintziran "Laku bat munduan" lelopean. Aurten Kanboko Xalbador Ikastetxeari zuzenduko zaio ospakizunetik jasotako dirua.
Berri Txarrak taldeak sortu du 2011ko kantua beraz talde naparraren musikaz gozatu ahalko dute Senperera hurbiltzen diren guztiek, baita Izate, Emon, Xarnege, Tapia edo Luar Na Lubreren eskaintzaz ere, besteak beste. Kontzertuez gain, era guztietako kultur ikuskizunek alaituko dute laku inguruan prestatuko ibilbidea.
Gasteiztik antolatutako autobusak: Hemen
Maiatzaren 8an denok Senperera!!