Hona hemen galdera borobila... Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak seme-alabekin euskaraz komunikatzerako garaian kontuan hartzeko zenbait aholku eman zizkigun:
- Garrantzitsuena komunikazioa da, beraz hizkuntza batek komunikazioa oztopatzen ez duen heinean ahalik eta gehien erabili behar da.
- Gure seme-alabek euskararekin eta oro har edozein hizkuntzarekin harremana eta zaletasuna izan dezatela bultzatu behar dugu. Euskararekiko atxikimendua lortzeko ahaleginak egin behar dira.
- Haurrek hizkuntza aberastasuna bereganatzeko "erabilera- ezagutza- motibazioa" prozesua egiten dute. Helduen kasuan motibazioa- ezagutza-erabilera prozesua ematen da. Beraz, haurrek euskara erabil dezatela lortu behar da.
- Etxeko-hizkuntza, edozein izanda ere, aberatsa bada, bigarren hizkuntza ikastea errazagoa suertatuko zaie gure seme-alabei.
- Haurrek ez dute euskara eskolarekin soilik erazionatu behar, euskara dibertigarria eta erabilgarria dela erakutsi behar zaie. Euskararekin jolastu behar da, ipuinak asmatu, seme-alabek kontatu ditzatela, asko abestu, abestien letrak aldatu...
- Euskararentzako eremuak lortu behar dira, eguneko tarte batzuk era sistematikoan euskarari eskaini behar zaizkio, esnatu eta eskolara joan bitarteko tartea, bazkalostea...
- Euskararekin harreman positiboa bultzatu behar da une oro.
- Eskola orduz kanpoko jarduera bat aukeratzeko unean, euskaraz eskaintzen direnei lehentasuna eman.
- Gasteizen antolatzen diren euskarazko ekintzak gero eta ugariagoak dira, benetan merezi du seme-alabekin ekitaldi horietara joateak!
- Telebistaeuskaraz ikus dezatela saiatu. ETB3n marrazki bizidun asko eskaintzen dituzte.
- "Hizkuntzak ez du antza xaboiarekin" alegia, ez da erabileraren ondorioz gastatzen, guztiz kontrakoa baizik.