Mintzalagun kopurua gora ta gora beti!

Bost ikasturtetan hirukoiztu egin da Mintzapraktika egitasmoetako partaide kopurua.

Horra hor Eusko Jaurlaritzak, Topaguneak, AEK-k eta Aztikerrek Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzeko egindako ikerketaren ondorio nagusia, pozik egotekoa gero!


2004-05 ikasturtean 1.041 lagun izatetik, 2008-09an 2.840 lagunek hartu zuten parte . 
Gaur egun 50 mintzapraktika egitasmo baino gehiago daude martxan; 550 mintzaltalde inguruetan biltzen diren 3.000 lagunekin. Gasteizen 600 inguru gara, biba gu!

+ info: Hemen