Bi hilean behin Gasteizko auzo desberdinetan poteo ibiltariak antolatzen ditugu mintzalagunean parte hartzen duten lagunak elkar ezagut daitezen eta egun horretan auzoan euskara izan dadin protagonista.
Lehen topaketa Zaramaga auzotik egin genuen azaroan, ostiraletako pintxo-potea aprobetxatuz.
Bigarren topaketa maiatzean izan zen Gorbea kalean. Poteoarekin batera "Bertso-Gourmet" saio bikainaz gozatzeko aukera izan genuen.
Azken topaketak Zabalgana auzoraino eraman gintuen.