Getxoko berbalagunak asteburu bizikletero bat igarotzera etorriko dira gurera. Zehazki ekainaren amaieran asteburu pasa etorriko dira Bernedora.
Egun bakoitzean Izkiko BTT zentrotik abiatuta bizikleta- ibilbide bat egitea da asmoa. Gasteizko mintzalagunok eurekin bat egin dezagun nahi dute. Lagun zein familia artean egiteko plan ederra da, animatuko??
Noiz? Ekainaren 25ean eta 26an
Non? Bernedoko aterpetxean
Prezioa: Helduak 55 € / umeak 45 € ( 2. umea 34 €, 3. umea doan)
Izena-emateko: Egizu Getxo Euskaldun Elkartea: 685 73 29 63
Izena emateko epea: Maiatzaren 16a baino lehen
Informazio osagarria: Hemen
Udaberrian milaka lore, milaka plan!