Arabako Mintza Eguna

Aurtengoa  Araba mailako Mintza Eguna ospatzen den lehen urtea izan da. Oraindik irribarre zabala jaiotzen da gure aurpegian urtarrilaren 15eko giro itzela gogoratzean...
Dozenaka lagun Gasteizko alde zaharreko txoko guztietatik zehar euskaraz kantatzen, dantzatzen, mintzatzen... Euskaraz bizitzen!
Egun zoragarria igaro genuen elkarrekin, errepikatzeko modukoa ezta?

Aurresku eta bertsoen doinuek girotu zuten ospakizunaren hasiera...




 Egun luzeari aurre egiteko hamaiketakoa ezinbestekoa zen, postrea eta guzti!






Ostean Gasteizko alde zaharra zeharkatu genuen ibilbide gidatu batean.  Bertan historian zehar euskarak Gasteizekin eta Gasteizek euskararekin izan duen, duen eta izango duen harremana birpasatu zen. "Atzo gaur eta bihar Gasteiz euskalduna" izenpean toponimia, irakaskuntza, helduen alfabetatzea, kultura eta herri mugimenduen ikuspegitik Gasteizen euskararen alde egindako lana izan zen hizpide.



Eta entzutetik kantatzera!  "Gasteiz Kantuz" kantuzaleen elkarguneko lagunekin batera kantu-kalejira bati ekin genion.


150 lagun inguru egin genuen bat herri-bazkarian. Bazkaldu ondoren hainbat mintzalagun taldek mintza- esketzak eskaini zituzten ostean mahaikide guztiak dantzan jarri zituen erromeriari  leku eginez.



Bazkal osteko puxika-jaiak irudi gozo-gozoak utzi zizkigun...


Argazki gehiago hemen

EGUN BOROBILA! MILA ESKER GUZTIOI!